lunes, 2 de febrero de 2009

NORTASUNAREN NAHASTEA


Normalean nahastea barneko esperientziaren eta portaeran jarraibide iraunkor eta tinko bat da, subjektuaren kulturaren espektatibetatik nabarmen alderatzen dena, nerabezaroan edo heldutasun-adinaren hasieran azaltzen da, iraunkorra da denboran zehar eta subjektuari ondoeza eta kalteak erakartzen dizkio.

Nortasunaren nahasteak bere ezaugarrien antzekotasunean oinarritzen diren hiru taldetan bildu dira. A taldeak nortasunaren nahaste paranoidea, eskizoidea eta eskizotipikoa barne hartzen ditu. Nahaste hauek jasaten dituzten pertsonak arraro edo bitxi gisa kalifikatzen dira maiz. B taldeak nortasunaren nahaste antisoziala, mugakoa, histrionikoa, eta nartzisista barne hartzen ditu. Nahaste hauek dituzten pertsonak, teatral, hunkibera eta aldaberak dirudite maiz. C taldean berriz, saihesteagatiko eta menpekotasunagatiko nortasunaren nahasteak eta nortasunaren nahaste obsesibo konpultsiboa eta pasibo-agresiboa barne hartzen dira. nahaste hauek dituzten pertsonek herstura handikoak edo beldurtiak dirudite. Sailkatzeko sistema hau, ikertzeko eta irakasteko ona bada ere, muga handiak dituela eta ez dela sendo balidatu esan beharra dago. Gainera, pertsona batek talde desberdinetako nortasunaren nahaste bat baino gehiago batera azaltzea ohikoa da.

No hay comentarios: