martes, 3 de febrero de 2009
Nortasunaren nahaste PARANOIDEA
Nahaste honen funtsezko ezaugarria besteekiko fidagaiztasun eta mesfidantza jarraibide orokorra da, besteen ekintzak maltzurki jotzen duena. Jarraibide hau heldutasun-adinaren hasieratik eta testuinguru desberdinetan azaltzen da.
Nortasun hau duten pertsonei besteak beraz baliatuko direla sartu zaie buruan, min edo iruzun egingo dietela, hau egiaztatzen duen frogarik izan arren. Askotan, horretarako froga objektiboak egon barik, beste pertsona edo pertsonak sakon eta atzeraezinki minduta sentitzen dira. Bere lagun eta kideen leialtasuna eta fidelitateari buruzko justifikaziorik gabeko zalantzengatik kezkaturik daude, eta hauen ekintzak zorrozki arakatzen dute etsaitasunezko asmoen bila.
Nahaste hau duten pertsonak konfidantza izan eta lagun egiteaz uzkur dira, beldur baitira elkar banatzen duten informazioa beren kontra erabiliko dutela. Informazio pertsonala ukatzen dute informazio hori ez dela besteen kontua esanez.
Nahaste hau duten pertsonek gorrota izan ohi dute eta haien ustez jasotako irainak, laidoak eta mesprezuak ahazteko gauza dira. Mesprezu txikienak ere etsaitasun handiena eragiten du, denbora luzez irauten duena. Berehala kontraerasotzen dute eta hautemandako laidoei hiraz erantzuten dute. Bere susmoak konfirmatzeko garrantzirik gabeko eta egoerazko frogak bil ditzake, traizionatuak ez izateko harreman estua duten pertsonez gain erabateko kontrola mantendu nahi dute etengabe bikotearen fideltasun, asmo, ekintza eta mugimenduez galderak egin edo zalantza jar ditzakete.
Etiquetas:
nortasunaren nahastea; paranoidea; A taldea;
lunes, 2 de febrero de 2009
NORTASUNAREN NAHASTEA
Normalean nahastea barneko esperientziaren eta portaeran jarraibide iraunkor eta tinko bat da, subjektuaren kulturaren espektatibetatik nabarmen alderatzen dena, nerabezaroan edo heldutasun-adinaren hasieran azaltzen da, iraunkorra da denboran zehar eta subjektuari ondoeza eta kalteak erakartzen dizkio.
Nortasunaren nahasteak bere ezaugarrien antzekotasunean oinarritzen diren hiru taldetan bildu dira. A taldeak nortasunaren nahaste paranoidea, eskizoidea eta eskizotipikoa barne hartzen ditu. Nahaste hauek jasaten dituzten pertsonak arraro edo bitxi gisa kalifikatzen dira maiz. B taldeak nortasunaren nahaste antisoziala, mugakoa, histrionikoa, eta nartzisista barne hartzen ditu. Nahaste hauek dituzten pertsonak, teatral, hunkibera eta aldaberak dirudite maiz. C taldean berriz, saihesteagatiko eta menpekotasunagatiko nortasunaren nahasteak eta nortasunaren nahaste obsesibo konpultsiboa eta pasibo-agresiboa barne hartzen dira. nahaste hauek dituzten pertsonek herstura handikoak edo beldurtiak dirudite. Sailkatzeko sistema hau, ikertzeko eta irakasteko ona bada ere, muga handiak dituela eta ez dela sendo balidatu esan beharra dago. Gainera, pertsona batek talde desberdinetako nortasunaren nahaste bat baino gehiago batera azaltzea ohikoa da.
ESTATISTIKAK
Tabla honetan Espainiar eta Munduan ehun mila biztanleko gaixotasun mentalen kopurua azaltzen da.
Eskizofrenia | Depresioa | Bipolaritatea | |
Estatuan | 103 | 50 | 404 |
Munduan | 999 | 4000 | 784 |
jueves, 29 de enero de 2009
KONTZIENTZIATU!!!
Hona hemen klasean eginiko multimedia bat, hemen kaleko haurren egoera lantzeko argazkiak agertzen dira. Nahiz eta gai honekin zerikusirik ez izan, oso interesgarria iruditzen zait bideo hau ikustea, horrela kontzientu egin gaitezke.
lunes, 19 de enero de 2009
GIZARTE HEZITZAILEAK INFORMATIKAREN GIZARTEAN
martes, 13 de enero de 2009
BIDEOA
Bideo honetan, 2008ko gaixotasun mentalen aldeko eguna agertzen da. gutxi gora bera 400 pertsona batu ginen Estibalizeko santutegian. 400 horretatik 230 pertsona Bizkaitarrak ziren eta besteak Araba, Gipuzkoakoak ziren. Oso ondo pasatu genuen egun horretan. Aurten Bizkaian ospatuko da gaixotasun mentalen aldeko eguna eta hau antolatzea AVIFES elkarteari egokitu zaio.
Etiquetas:
gaixotasun mentalak; bideoa; eskizofrenia;
Suscribirse a:
Entradas (Atom)