martes, 3 de febrero de 2009

Nortasunaren nahaste PARANOIDEA


Nahaste honen funtsezko ezaugarria besteekiko fidagaiztasun eta mesfidantza jarraibide orokorra da, besteen ekintzak maltzurki jotzen duena. Jarraibide hau heldutasun-adinaren hasieratik eta testuinguru desberdinetan azaltzen da.
Nortasun hau duten pertsonei besteak beraz baliatuko direla sartu zaie buruan, min edo iruzun egingo dietela, hau egiaztatzen duen frogarik izan arren. Askotan, horretarako froga objektiboak egon barik, beste pertsona edo pertsonak sakon eta atzeraezinki minduta sentitzen dira. Bere lagun eta kideen leialtasuna eta fidelitateari buruzko justifikaziorik gabeko zalantzengatik kezkaturik daude, eta hauen ekintzak zorrozki arakatzen dute etsaitasunezko asmoen bila.
Nahaste hau duten pertsonak konfidantza izan eta lagun egiteaz uzkur dira, beldur baitira elkar banatzen duten informazioa beren kontra erabiliko dutela. Informazio pertsonala ukatzen dute informazio hori ez dela besteen kontua esanez.
Nahaste hau duten pertsonek gorrota izan ohi dute eta haien ustez jasotako irainak, laidoak eta mesprezuak ahazteko gauza dira. Mesprezu txikienak ere etsaitasun handiena eragiten du, denbora luzez irauten duena. Berehala kontraerasotzen dute eta hautemandako laidoei hiraz erantzuten dute. Bere susmoak konfirmatzeko garrantzirik gabeko eta egoerazko frogak bil ditzake, traizionatuak ez izateko harreman estua duten pertsonez gain erabateko kontrola mantendu nahi dute etengabe bikotearen fideltasun, asmo, ekintza eta mugimenduez galderak egin edo zalantza jar ditzakete.

No hay comentarios: