miércoles, 5 de noviembre de 2008

ZER DA ESKIZOFRENIA?

Eskizofrenia zergati asko direla-eta sortzen den asaldu mental zorrotza da. Asaldu hori jasatzen duen Pertsonarentzat zaila da bereiztea zer den eta zer ez den errealitatea. Horregatik, gizarte egoeretan arraro porta daitezke, memorian eta elkarrizketan arazoak azaltzen baititu.
Eskizofrenia dela-eta hondatuta gera daitezke bai gaixotasunak jotako pertsonak bai bere etxekoak eta gaixoa maite dutenak. Horregatik garrantzizkoa da patologia-mota horrekin kontaktuan dauden etxekoek eta bestelako pertsonek gaixotasun horri buruz zerbait jakin dezatela; izan ere, gaixotasuna zer den ulertzen bada, hobeto lagunduko zaie gaixoei.
Nortzuk dute eskizofrenia?
Eskizofrenia arrunta den gaixotasuna da. 100 pertsonatatik batek du gaixotasun hori bere bizitzan zehar. Eskizofrenia 15-25 urte bitartean agertzen da, 12 urtetik beherakoetan agertzea arraroa delarik. Proportzio berean jotzen ditu gizonezkoak eta emakumezkoak, azken horietan sintomak beranduago agertzen badira ere.

No hay comentarios: